XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gizonak, euskaldunak, burutu lezazke une bateko gauza ederra; betikoa, ala ere, betiko gizona billa zazu barnean; iñoiz ere iltzen ez dana nonbait.
Eta barne-zelaiz gabiltzalarik, erriak mendez mende luza-azi dizkigun kutsu ta arnasak ere, errezago idoroten.
Modu orretan iritxi oi gara gauzak arrunt bezain errez adierazteko bidetik ibiltera.
Arruntean, egunerokoan duzu gure arima: arrunta duzu arima geienik, noizbeinka egazkada biziak ba`ditu ere.
Bizitza bera, zer ote?.
Literatura guztietan, kontixu, gauzak arin ta errez adierazteko eran idatzi ta nabari jarri dituztenak, ez ote dira idazleetan eredu-maixu?.
Orkestako eres-maratilla zaratatsuak orobat beti darama melodi errez baten doiñu berezgarria; doiñu orixe baita ots-bil guztiaren ardatz eta erdi-une; orren biran dantzatzen orkesta zaratatsu guztia.
IRAULTZAArira biurtuz, idazle bakoitzak du bere izakera, besteengandik bereizten duena.
Esan dugunez, naikoa ziran aipatu garai artakoak, eta denak batera jotzen ziguten beren lan-griña sutsuan.
Denak asmo berberak gartuta lan zegiten.
Adimen-iraultza osatu naia noski; aurreko gizaldikoen eta orduko askoren adimenak garbitu ta pentsakera berri baten ildoan sar-azi.
Eta ondoren, pentsakera berrituz, idazkera ere berritu.
Au egin zuen orduko talde
Orduko olerkariei buruz Zaitegi`k ederki:.
Jarraian eragin bero baten zituak gogorazten dizkigu.